III JARDUNALDIEN AURKEZPENA

Euskal Eskola Publikoaren Legea(1993) argitaratu zenetik, aurrerapen nabariak eman dira gaurko eskola publikoaren kalitatea bermatzeko. Besteren artean, eskola publikoaren lana ikasleriaren euskalduntze prozesuan eta aniztasunaren trataeran, denon aitorpena merezi duten lorpenak izan dira.

Azken urteotan, nahiz eta krisiak murrizketen egoera batera eraman gaituen, eskola publikoak jarraitu du bere berriztapen prozesu metodologikoa aniztasun kultural eta sozial berriari erantzun duin bat emateko, eta arrakasta hobeto bermatzen duten irakas-ikas prozesuak ezartzen joateko.

Orain arte egindakoa asko izan bada ere, etorkizun hurbilak aurrez aurre ezarri dizkigu erronka berriak: konpetentzien garapena, ikaskuntzaren digitalizazioa, eleaniztasuna, irakasle belaunaldi berri baten sartzea sisteman,…

Erronka berri guzti hauei erantzuteko eskola publikoak egin behar duen transizio prozesua argitzea ezinbestekoa da, arazoak eta urratsak aurre ikusteko eta ondo planifikatzeko. Zentzu honetan, aurtengo jardunaldiak aukera emango digute lehenengo gogoeta bat egiteko.